2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Hemen dituzue gaur, astelehena, landutako ebaketak. Bertako historia geologikoa ondorioztatu behar dugu:





-Brakiopodoak dituen tuparriz eta amoniteak dituzten kareharriz osatutako segida estratigrafikoa  eratu zen.
-Aurreko bi estratoei granito-intrusio magmatikoa eragin zien.
-Guztia higatu zen.


-Hareharriz, numuliteak dituzten tuparriz eta kareharri dolomitikoz eratutako segida estratigrafikoa ezartzen da.
-Indar tektonikoen eraginez, guztiak kulunkatu egiten dira.
-Higadura.

-Konglomeratuak ezarri.
-Azkeneko higadura, ibai-harana.




1-Hasiera batean D, C eta E segida estratigrafikoa eratu zen.
2-Indar tektonikoek tolesdura, antiklinala, sortu zuten.
3-Antiklinala higatu zen.
4-   2. sekuentzia estratigrafikoa sortu zen B eta A segida estratigrafikoa eratu zenean.
5-   3. sekuentzia: higadura fasea: ibai-haran bat sortu da, non higadura eta sedimentazio faseak txandakatu dira, terrazak sortuta (F)

1-A eta E segida estratigrafikoa sortu zen.
2-Indar tektonikoek aurreko geruzak tolestu zituzten.
3-Gero, beste indar tektonikoek faila zuzena eratu zuten.
4-Jarraian, higadura fasea.
5-Ondoren D,B, C eta F segida estratigrafiko horizontala indar tektonikoak jasan gabe.
6-Intrusio magmatikoa (batolito), magma hoztu eta harri plutoniko bihurtu (G).
7-Higadura fasea: ondorioz, harri plutonikoak agerian daude, gainazalean.

Eta orain ondorengo galderak landu:
212-213 orr. ERREGISTROA DATATZEA.
  1. Zer da erregistro estratigrafikoa datatzea?.
  2. Zein datazio motak ezagutzen dituzu?.
  3. Zein da haien arteko aldea?.
  4. Zein datazioan erabiltzen dira Steno-ren printzipio estratigrafikoak?.
  5. Datazio absolutuan, zein da guk erabiliko dugun metodoa?.
  6. Zein harri motetan da baliogarrien?.
  7. Zein da isotopo erradioaktiboen ezaugarria?.

2016(e)ko azaroaren 20(a), igandea

 1.2 ERREGISTRO ESTRATIGRAFIKOA lantzeko galdetegia:

(209 orr.) 1.2 Erregistro estratigrafikoa.

  1. Zein harri motak ematen du Lurraren iraganari buruzko informazio gehien?.
  2. Non jalkitzen dira sedimentuak?.
  3. Zer dira?.
  4. Zerrendatu sedimentazio-arroek jasaten dituzten faseak:
  5. Bete:


  1. Zergatik sortzen dira sedimentu geruza berriak?
  2. Zer aurki daiteke geruza baten sedimentuen artean?.
  3. Goiko irudian, zein geruzetan ikusten dira?
  4. Gogoratu, zein dira diagenesian arroko sedimentu-geruzek jasaten dituzten 4 prozesuak?
  5. Zer sortzen da ondorioz?
  6. Sedimentu geruzak harri sedimentario geruzak bilakatzen direnean, aurki daitezke lurperatutako organismoen hondakinak?.
  7. Zer aurketzen dira?, bete:










  1. Zergatik deformatzen dira harri sedimentarioen geruza-sekuentziak?
  2. Eta zergatik modelatzen dira?.
  3. Behin eratutako aurreko irudian bezalako geruza-sekuentziaren gaienan (deformatuta, modelatuta), zergatik era daiteke beste sekuentzia bat?.
  4. Zenbatgarren sekuentzia izango litzateke?.
  5. Marraztu:
  6. Zer da etenune estratigrafikoa?. Aurreko marrazkian adierazi.
  7. Etenune estrategrafikoaren 2 aldeetan zer aldatzen da?.
  8. Horrelako geruza-sekuentzia berriak sortzen badira, zer eratzen da?
  9. Zer lortzen da segida estratigrafikoek biltzen duten informazioarekin?


2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Hemen duzue aurreko galdetegia zuzenduta:


  1. Eman ondorengo definizioak:
    1. Mapa topografikoa: eskualde bateko erliebearen planoko irudikapena da.
    2. Profil topografikoa: 2 erreferentzia-punturen arteko erliebearen formak erakusten dituen irudikapen grafikoa da.
    3. Mapa geologikoa: mapa topografikoa da, baina eskualde jakin bateko harrien inguruko informazioa dauka.
    4. Ebaketa geologikoa: profil topografikoa da, baina eskualde jakin bateko harrien inguruko informazioa dauka.
  2. Zertan dira antzekoak eta zertan ez mapa eta profil topografikoak?.
Mapa eta profil topografikoek erliebeak irudikatzen dituzte, baina mapa topografikoek eskualde bateko erliebea irudikatzen dute, eta profil topografikoek, aldiz, 2 erreferentzia-puntuen arteko erliebea.
  1. Zertarako erabiltzen dira mapa eta ebaketa geologikoak?.
-Eskualde bateko ezaugarri geologikoak irudikatzeko eta ikertzeko.
-Iraganean gertatutako gertakari geologikoak berreraikitzeko.
  1. Non egiten dira mapa geologikoak?.
-Mapa topografikoen gainean.
  1. Zerrendatu mapa geologikoetan koloreen eta ikurren bidez adierazten dena:
-Mapan irudikatutako eskualdeko lurrazalean dauden harrien mota eta adina.
-Harrien geruzako banaketa; horizontala zein inklinatua.
-Deformazioak (tolesturak, hausturak edo failak).
  1. Non egiten dira ebaketa geologikoak?.
-Profil topografikoen gainean.
  1. Ebaketa geologikoak nongo informazioa adierazten da azalekoa ala geruza sakonetakoa?.
-Azalekoa zein geruza sakotetakoa.
  1. Definitu OKERDURA:
-Geruza batzuek horizontalarekiko duten inklinazio-angelua da.
  1. Zer-nolako deformatzeak irudikatzen dira mapa eta ebaketa geologikoetan?.
-Okerdurak, hausturak eta failak.

Hemen duzue gelan egindako EBAKETA GEOLOGIKOAREN azalpena:






  1. Zein koloretako marrak dira sestra kurbak?, (marra urdinak).

  1. Zein koloretako marrek irudikatzen dute harri estratuak? (marra gorriak)

  1. Zenbatekoa da sestra kurben distantziakidetasuna? 25 ekoa

  1. Profila (topografikoa) altxatu. ( Y ardatzean 2 karratu-25 m).
  1. Orain X ardatzean marra gorriak irudikatu. (geruzen arteko  mugak dira)
  2. Nola dago adierazita estratuen inklinazioa?

  1. X ardatzeko marra gorriak profilera igo eta inklinazioa adierazi (60ยบ-ko angelua)


  1. Estratuen mugak bota eta margotu.




2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea


Biharko, azaroak 15 asteartea, 187. orrialdea irakurri eta ondorengo galdetegia bete:

2.4. MAPA ETA EBAKETA GEOLOGIKOAK (187 orr.).

  1. Eman ondorengo definizioak:
    1. Mapa topografikoa:
    2. Profil topografikoa:
    3. Mapa geologikoa:
    4. Ebaketa geologikoa:
  2. Zertan dira antzekoak eta zertan ez mapa eta profil topografikoak?.
  3. Zertarako erabiltzen dira mapa eta ebaketa geologikoak?.
  4. Non egiten dira mapa geologikoak?.
  5. Zerrendatu mapa geologikoetan koloreen eta ikurren bidez adierazten dena:
  6. Non egiten dira ebaketa geologikoak?.
  7. Ebaketa geologikoak nongo informazioa adierazten da azalekoa ala geruza sakonetakoa?.
  8. Definitu OKERDURA:
  9. Zer-nolako deformatzeak irudikatzen dira mapa eta ebaketa geologikoetan?.