2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Hemen duzue aurreko galdetegia zuzenduta:


  1. Eman ondorengo definizioak:
    1. Mapa topografikoa: eskualde bateko erliebearen planoko irudikapena da.
    2. Profil topografikoa: 2 erreferentzia-punturen arteko erliebearen formak erakusten dituen irudikapen grafikoa da.
    3. Mapa geologikoa: mapa topografikoa da, baina eskualde jakin bateko harrien inguruko informazioa dauka.
    4. Ebaketa geologikoa: profil topografikoa da, baina eskualde jakin bateko harrien inguruko informazioa dauka.
  2. Zertan dira antzekoak eta zertan ez mapa eta profil topografikoak?.
Mapa eta profil topografikoek erliebeak irudikatzen dituzte, baina mapa topografikoek eskualde bateko erliebea irudikatzen dute, eta profil topografikoek, aldiz, 2 erreferentzia-puntuen arteko erliebea.
  1. Zertarako erabiltzen dira mapa eta ebaketa geologikoak?.
-Eskualde bateko ezaugarri geologikoak irudikatzeko eta ikertzeko.
-Iraganean gertatutako gertakari geologikoak berreraikitzeko.
  1. Non egiten dira mapa geologikoak?.
-Mapa topografikoen gainean.
  1. Zerrendatu mapa geologikoetan koloreen eta ikurren bidez adierazten dena:
-Mapan irudikatutako eskualdeko lurrazalean dauden harrien mota eta adina.
-Harrien geruzako banaketa; horizontala zein inklinatua.
-Deformazioak (tolesturak, hausturak edo failak).
  1. Non egiten dira ebaketa geologikoak?.
-Profil topografikoen gainean.
  1. Ebaketa geologikoak nongo informazioa adierazten da azalekoa ala geruza sakonetakoa?.
-Azalekoa zein geruza sakotetakoa.
  1. Definitu OKERDURA:
-Geruza batzuek horizontalarekiko duten inklinazio-angelua da.
  1. Zer-nolako deformatzeak irudikatzen dira mapa eta ebaketa geologikoetan?.
-Okerdurak, hausturak eta failak.

Hemen duzue gelan egindako EBAKETA GEOLOGIKOAREN azalpena:






  1. Zein koloretako marrak dira sestra kurbak?, (marra urdinak).

  1. Zein koloretako marrek irudikatzen dute harri estratuak? (marra gorriak)

  1. Zenbatekoa da sestra kurben distantziakidetasuna? 25 ekoa

  1. Profila (topografikoa) altxatu. ( Y ardatzean 2 karratu-25 m).
  1. Orain X ardatzean marra gorriak irudikatu. (geruzen arteko  mugak dira)
  2. Nola dago adierazita estratuen inklinazioa?

  1. X ardatzeko marra gorriak profilera igo eta inklinazioa adierazi (60ยบ-ko angelua)


  1. Estratuen mugak bota eta margotu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina