2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

HAINBAT GALDERA.

Kaixo ikasleok,

galdera hauei buruzko informazioa bilatu, irudiak, argazkiak,,,, eta zuen zalantzekin eta aportazioekin konpartitu komentarioen bitaztez:


  1. Zer organismo mota dira zianobakterioak?. Zer metabolismo mota dute?. Zer sortzen dute, eta zein ondoriorekin?.
  2. Zer dira estromatolitoak?
  3. Wegener deskribatu zuen Pangea superkontinentea zein ERA-takoa zen?. Kokatu bere eboluzioa egutegi geologikoan (badaude irudiak).
  4. Pangea baino lehen, ba al zegoen litosfera kontinentalarik?
Gogoratu, komentarioak egiterakoan identifikatu zaitezte!!!.

2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

Mapa topografikoan kalkulatutako distantziak:




(distantziak nik emandako kopian neurtu)

D eta E puntuen arteko distantzia kalkulatzeko:

Bi puntuak kota berean daudenez, erregelarekin mapan bi puntuen arteko distantzia neurtuko dugu.

D eta E puntuen arteko distantzia  3,3 cm-koa da.

Eskala 1:10000  izanda;
mapako 3,3 cm-ko distantzia,  errealitateko 33000 cm-koa da; beraz, D eta E puntuen arteko distantzia 330 m-koa da.

D eta C puntuen arteko distantzia kalkulatzeko:

-Bi puntuak kota desberdinean daude.

-Mapa topografikoan distantziakidetasuna 20-koa da.

-D puntuaren kota 620 m-koa bada,

-C puntuaren kota 760m koa bada,

Liburuak, 185 orrialdean, esaten duen bezala:  “puntuak kota ezberdinetan badaude, haien arteko benetako distantzia triangelu angeluzuzen baten hipotenusa izango da; kateto bat puntu batetik bestera horizontalean (planoan) doan distantzia izango da eta beste katetoa, koten arteko aldea.

Gure triangeluan h D eta C puntuen arteko distantzia da.

-b2, koten arteko aldea: 760m - 620m = 140 m.

-a1 bi puntuek mapan duten distantzia da; 3,7 cm.

-Eskala 1:10000 bada,

-3,7cm planoan, 37000 cm dira errealitatean.

-Hau da, 370 m.

-Beraz, h:

h2 = 3702 + 1402

-D eta C puntuen arteko distantzia 395,6 m-koa da.