(distantziak nik emandako kopian neurtu)
D eta E puntuen arteko distantzia kalkulatzeko:
Bi puntuak kota berean daudenez, erregelarekin mapan bi puntuen arteko distantzia neurtuko dugu.
D eta E puntuen arteko distantzia 3,3 cm-koa da.
Eskala 1:10000 izanda;
mapako 3,3 cm-ko distantzia, errealitateko 33000 cm-koa da; beraz, D eta E puntuen arteko distantzia 330 m-koa da.
D eta C puntuen arteko distantzia kalkulatzeko:
-Bi puntuak kota desberdinean daude.
-Mapa topografikoan distantziakidetasuna 20-koa da.
-D puntuaren kota 620 m-koa bada,
-C puntuaren kota 760m koa bada,
Liburuak, 185 orrialdean, esaten duen bezala: “puntuak kota ezberdinetan badaude, haien arteko benetako distantzia triangelu angeluzuzen baten hipotenusa izango da; kateto bat puntu batetik bestera horizontalean (planoan) doan distantzia izango da eta beste katetoa, koten arteko aldea.
Gure triangeluan h D eta C puntuen arteko distantzia da.
-b2, koten arteko aldea: 760m - 620m = 140 m.
-a1 bi puntuek mapan duten distantzia da; 3,7 cm.
-Eskala 1:10000 bada,
-3,7cm planoan, 37000 cm dira errealitatean.
-Hau da, 370 m.
-Beraz, h:
h2 = 3702 + 1402
-D eta C puntuen arteko distantzia 395,6 m-koa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina